Ingurunea

2012/11/30

ZADORRA ETXEA LAZARRAGA SARIEN bigarren edizioko finalista

Zadorra Etxea saritua izan da kanpoko harremanetan euskara erabiltzeagatik

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak jakinarazi dute LAZARRAGA SARIEN bigarren edizioko finalisten zerrenda.

Guztira 51 hautagai aurkeztu dira bost kategorietan, eta horien artean 15ek osatzen dute finalisten zerrenda.

LAZARRAGA SARIEN helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hain juxtu, horretan egiten dute bat Arabako Foru Aldundiak indarrean duen Euskararen Plan Estrategikoak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak; izan ere, biek ala biek, besteak beste, esparru sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioa sustatzea dute xede.

Epaimahaiak (Blanca Lacunza, Arabako Foru Aldundiko Ekonomi Sustapenerako zuzendaria; Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteko zuzendaria; Karmele Jaio, arabar idazlea; Patxi Martínez de Marigorta, Gasteizko Udaleko Euskara zerbitzuburua; Maria Fernández de Romarategi, Merkataritza Ganbarako Merkataritza arduraduna; Beñat Mendiguren, Amurrio udaleko Euskara teknikaria eta Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko burua) hautagaitza guztiak aztertu eta baloratu ondoren, finalisten zerrenda osatu du, kategoria bakoitzeko hiru hautagairekin.

Jarraian, kategoriaz kategoria LAZARRAGA SARIAK 2012 jasotzeko hautagaiak:

Hizkuntza paisaia etiketatzea: erakundearen barruan euskara hobeki eta presentzia handiagoz erabiltzeagatik.

  • Arabako Txakolina Jatorrizko Izena, zuzenbide publikoko erakundea. 
  • Autobuses Cuadra, garraio enpresa.
  • Agirre Lekue Farmazia, farmazia.

Kontratazio eta barne dokumentazioa: erabiltzen den mota guztietako dokumentazioan euskararen presentzia eta ohiko erabilera bermatzeagatik.

  • Amurrio autoeskola, auto eskola.
  • Cegasa, etxetresna elektrikoak eta bateria elektrikoak.
  • Talleres Gometegi SL, ekipamendu-ondasunen fabrikazioa 

Jarduera nabarmena egitea: Bere ingurunean euskararen normalizaziorako ekintzaren bat egiteagatik.

  • Assa Ikastola, ikastetxea.
  • GEU Gasteiz Euskalduna Elkartea, Euskararen nomalkuntza eta sustapenerako.
  • Artepan, okindegi-gozotegia.

Euskara kanpoko harremanetan erabiltzea: Idatzizko jakinarazpenetan, ahozko komunikazioan eta jendearentzako arretan, publizitatean eta erakundeaz kanpoko komunikazioan egin den merkataritza sustapenean euskararen presentzia bermatzeagatik.

  • Zadorra Etxea, landetxea.
  • Ibernalo, landetxea.
  • Centro Villa-Lucía, ardoaren zentro tematikoa.

Bosgarren kategorian, euskararen gizarte erabilerarako ekarpen esanguratsua egiten duen norbanakoa saritzen duena, hiru dira hautagaiak:

  • Blanca Gómez de Segura, buztinlaria.
  • Abel Enbeita, bertsolaria.
  • Andoni Landa, euskara irakaslea.

Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eta epaimahaiko kideak aurkeztutako hautagaien kopuruaren inguruan balorazio positiboa egin du, eta hamabost hautagaiak zerrendatzen nahikoa lan izan duela azaldu du “guztiak ari direlako euskararen normalizazioaren alde bere hondar-alea jartzen, eta guztien ahalegina tarteko gure lurraldea euskaldunagoa delako. Sariak sari, eta irabazleak irabazle, Lazarraga Sarien irabazle nagusia gure hizkuntza da”. Sari-banaketa azaroaren 30ean Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:30ean Bibat museoan.

Irabazleek, Lazarraga arabar idazlearen eskuizkribuaren kopia eta haritzez egindako hilarri-eskultura bana jasoko dute, eta gainontzeko hautagaiek, euskararen normalizazioaren alde egiten duten lana jasotzen duen diploma.

ZADORRA ETXEA
Zadorra, 21 · Agurain (Araba) 01200 · Mugikorra: 656 716 126 / Finkoa: 945 312 427 · info@zadorraetxea.com

Lege Oharra / Cookien Politika