Ingurunea

Sorginetxe

Sorginetxe Trikuharria

Ezagutu gure herriko monumentu megalitikoak. Sorginetxe Trikuharria Arrizala herrian, Zadorra Etxetik 5 km-tara. Oso ondo zaindua, heltzeko erraza eta Entzia Mendilerropean kokatuta.

Kondairak

JM de Barandiaranenek (1972), zenbait kondaira jasotzen ditu monumentu megalitikoekin erlazionatuta. Sorginetxe trikuharriaz honako hau aipatzen du: “el dolmen de Arrizala, que fue construido con grandes piedras, aún tiesas, traídas por la Sorguin (Brujas) en las puntas de sus ruecas durante una noche...”

Historia

1880an Ricardo Becerro de Bengoa eta Aguraingo Marcos Sagasti maisua joan ziren trikuharrira eta nekazari batzuekin batera lehenengo azterketa egin zuten. Becerro de Bengoak hau aipatu zuen: “después de un rato de labor, no aparece ningún vestigio digno de conservarse”. Eta hauxe gaineratu zuen: ”dejamos al norte a 74 pasos y al sur a 140 pasos del dolmen de Sorguineche, otros dos ya caídos y hundidos en el suelo”.

Trikuharri poligonala da, kareharrizko haitzeko sei lauza handik eratuta, estalkia sostengatzen dutenak. Harri hauek datoz Arrigorrista mendiko harrobitik, zonaldeko biztanleek beti ezagututa. J. Apraizek indusketa egin zuen eta giza eta silexetako hainbat hondar jaso ziren.

Tumulurik ez da inoiz ezagutu eta J.M. Apellanizen ikerketen arabera (1973): “La losa de la pared oeste forma ventana y tiene rastros de labrado formando un suave levantamiento o convexidad”. Eta gainera, hauxe aipatzen du: “existieron próximas al dolmen cuatro losas grandes que fueron destruidas y de las que no se conoce la relación con el dolmen”.

Nola iritsi Aguraindik

A-2128 errepidea hartu Opakuako porturantz. 2´5 km-tara, eskubitara, badago Arrizalarako bidegurutzea. Herrira iristean hartu eskubitara, herriko elizarantz. Jarraitu 300 m. eta ezkerretara Sorginetxe trikuharria dago.

ZADORRA ETXEA
Zadorra, 21 · Agurain (Araba) 01200 · Mugikorra: 656 716 126 / Finkoa: 945 312 427 · info@zadorraetxea.com

Lege Oharra / Cookien Politika