Ingurunea

Iglesia de Santa María (Salvatierra/Agurain)

Interes handiko Alde Zaharra

Aguraingo Alde Zaharrak aukera ematen digu bere kaleak ezagutzeko. Bere eliz erraldoiek, bere etxe enblematikoek eta makina bat armarrik gogorarazten digute Aguraingo historia.

  • Harresiz inguratutako Alde Zaharra hiru kale nagusiekin:
    • Kale Nagusia: erdikoa da eta interes handiko etxeak dituena. Beti izen hau eduki du eta hiru elizatan banatzen zen -Sta. María, erdikoa eta S. Juan-.
    • Harategi kalea: XVI. mendean izen hau bazuen haragiak  por hallarse en ella las carnicerías de la villa.
    • Zapatari kalea: duela gutxi eman diote izen hau ofizialki, zapatariak kale honetan baitzeuden. 
  • San Martín eliza (XIII. mendekoa), Udaletxe barruan sartuta.
  • San Joan Bataiatzailearen Eliza (XV. mendearen bukaera-XVI.aren hasiera). Berezitasun nabarmenena gotorleku moduan sortua izan eta burualdea era zuzenean bukatua izatea da. Gotiko estilokoa da. Defentsarako korridore batek horma guztiak zeharkatzen ditu. Ataria eta kanpandorrea barrokoak dira. Barnealdean hiru nabeko planta angeluzuzena eta girola zuzena aurkituko ditugu. Erretaula Mateo Zabalak burutu zuen.
  • Santa María Eliza-gotorlekua (XV-XVI. mendeak), aurreko baten zimenduen gainean eraikia dago. Altuera erdian erronda pasabideak eliza osoa inguratzen du. Korua, 1.530 urtean beste bat ordezkatzeko kontratatu baitzuten, estilo plateresko edota isabeldarrekoa da, Austriarren armarri inperial handi bat duela Carlos I. erregearena. Erretaula nagusia Lope de Larreak egin zuen.
  • Moja Klaratarren komentua (1.611), barruan San Pedroren kapera.
  • San Lazaro eta La Magdalena erromes ospital zaharra. 1.487an bazegoen. 1.839an Udalak saldu zuen.
  • Alarguntsen Exea (XIV. mendea), eraikin zibil zaharrena eta 1.564ko sutean erre ez zena.
  • Begoñaren Etxea (XVII. mendea), Ordoñana, Bikuña eta Lazarragaren armak ditu. Lorategiko hormaren gainean beste armarri bat, Santa Kruzen armekin, ikus dezakegu.
  • Azkarragaren Etxea. Bi alditan eraiki zuten. Iparraldeko erdia, XVI. mendearen bukaera edo XVII.aren hasierakoa da eta García de Zuazotarren armarria du. Hegoaldekoa, berriz, XVIII. mendekoa da eta alde horretan Eulatetarren armarria jarri zuten.
  • Bustamanteren Etxea. 1564ko sutearen ondoren eraiki zen. Zumalburu eta Bikuñaren armak ditu.
  • San Joanen Olbeak (XVI. mendea), 1.256tik asteartero azoka egiten da bertan.
  • Kañada, Aguraindik Opakuarantz.
  • Galzar Parkea
  • Oriamendi Parkea
  • Baselizak: Santa María Ulakoa, Santa María Sallurtegikoa eta Humilladeroko kapera, gaur egun Hilerria.
  • Gurutzeak:
    • “Ventaberri” Iparraldeko Gurutzea. San Lázaro eta la Magdalena ospitaletik oso hurbil. Bere aurretik pasatzen dira Santiago Bidea egiten duten erromesak, San Adrianetik jeistean.
    • Hegoaldeko Gurutzea. Dulantzi kalean kokatuta.
    • “Arrikruz” edo Lazareto Gurutzea. Mendebaldean kokatuta dago.
    • Bazegoen beste gurutze bat, duela gutxira arte, Madura auzoan.

ZADORRA ETXEA
Zadorra, 21 · Agurain (Araba) 01200 · Mugikorra: 656 716 126 / Finkoa: 945 312 427 · info@zadorraetxea.com

Lege Oharra / Cookien Politika