Ingurunea

Escudo de la Villa de Salvatierra/Agurain

Historia handiko herria

Agurain herria Arabako Ekialdeko Lautadako eskualdean kokatuta dago, Aguraingo Eskualdeko hiriburua da.

Inguruan badaude aztarna arkeologikoak,  historiaurrean gure lurraldeetan gizakiak izan zirela lekuko direnak. Inportanteenak hauexek dira: Sorginetxe trikuharria, Arrizala herriaren ondoan kokatuta, Aizkomendi trikuharria Egiraz herritik oso hurbil eta Mendiluze harrespila eta 40 aztarnategi baino gehiago Entzia mendilerroan.

Zonaldean aztarna erromatar ugari daude, erromatarrak hemen izan ziren K. a. II. mendetik V. mendera arte. Baina daturik esanguratsuena da hemendik Astorga-Bordele galtzada erromatarra pasatzen zela, Erdi Aroan oraindik oso bide ibilia.

 “Hagurahin” azaltzen da lehenengo aldiz idatzita Glosa Donemiliagarretan (1.025. urtean). Herri honek ordaindutako zergaren arabera 10 familia baino gutxiago bizi zela badakigu.

1.256an, Gaztelako Alfonso X. Jakintsua erregeak forua eman zion Agurain herriari eta Salvatierra Hiribildua bilakatu zuen, asteartero azoka egiteko eskubidea eman zuen ere bai eta harresiz inguratu zuen herri osoa.

XII. mendearen erdialdean, herriak populazio bultzada izugarria jasan zuen. Baina XIII. mendean atzerakada handia eta XIV. mendean hau areagotu egin zen izurritearen ondorioz.

1.564, funtsezko data: izurritea eta sutea

1.564. urteko udaberrian jende asko hil zen izurriteagatik. Eta hurrengo gertaera garrantzitsua urte berean, izan zen abuztuaren 1eko sua.  Ez dago jakiterik ea gertaera hau ezustekoa izan zen edo apropos eginda izurrirekin bukatzeko. Suaren ondorioz, ia ia herri osoa erre zen baina hala eta guztiz ere, XVI. mendean garrantzi handiko herria da.

XIX. mendearen hasieran, frantsesak iristen dira eta Gasteizko Gudua eta gero frantses soldaduek ia Agurain hiribuldu osoa arpilatu zuten.

1.850eko urtean, herrian irin errota bat bazegoen, baita irin lantegia, larruzko lantegia eta zerrategi bat ere.

XX. mendean, alhondiga, ogia egiteko labea, gozogintza, larrugintza, zapatagintza, argizarigintza, saskigintza, zeramika, teilagintza, zurgintza, egurgintza, aroztegiak, burdingintza eta gaur egun ere bestelako artesau lanak eta industria.

ZADORRA ETXEA
Zadorra, 21 · Agurain (Araba) 01200 · Mugikorra: 656 716 126 / Finkoa: 945 312 427 · info@zadorraetxea.com

Lege Oharra / Cookien Politika