Fosilak-ornitologia

Fosilak

Fosil gehienak inguruan hartu ditugu, batzuk etxeko hormetan bazeuden ere.

Itsas-trikuak, bihotz itxurakoak, ugari dira (micraster….).

Muskuiluak eta ostra erraldoiak dituzten harkaitzen gainean dago gure herria kokatuta.

Fosilak

Habia-kutxak

Etxeko hormetako perimetroan hainbat habia-kutxa jarri ditugu hegaztientzat eta saguzaharrentzat. Hiru motako kutxak daude:

1.- Adreilu-habiak buztangorri iluna edo buztanikara zuriarentzat, baita amilotx urdina, sorbeltza eta saguzaharrentzat ere. Habiek bere atea dute kumeak eraztunekin markatzeko.

2.- Hormigoi-habia, horman sartuta, sorbeltzentzat eta atzealdea, saguzaharrentzako egokituta.

Beste hormigoi-habia, borobila eta horman zintzilikatuta,30 mm.ko sarrerarekin, kaskabeltz handiarentzat.

3.- Zulo naturalak. Horma nagusian salbu, beste guztietan harrien arteko zenbait zulo natural utzi ditugu hegaztiek erabil ditzaten, esaterako, buztangorri ilunak zulo batzuk erabiltzen ditu 2.006ko urtetik aurrera.

Teilatuan ere, arabazozoek, txolarreek eta sorbeltzek habiak jartzen dituzte.

ZADORRA ETXEA
Zadorra, 21 · Agurain (Araba) 01200 · Mugikorra: 656 716 126 / Finkoa: 945 312 427 · info@zadorraetxea.com

Lege oharra